Futbola

Etxarri Aranatzek maiatzaren hirugarren asteburuan ekingo dio igoera faseari

Guaixe 2026ko maiatzaren 5a

Erregional mailako bosgarren multzoko lider izan denez, Etxarri Aranatzek bi aukera izango ditu. Oraindik ez daki nor izango duen lehen aurkari.

Erregional mailan bosgarren multzoko liga aurreko astean despeditu zen, baina beste multzoren batean asteburu honetan bukatuko da. Horregatik, maiatzaren hirugarren astebururaino Etxarri Aranatz bosgarren multzoko liderrak ez du igoera fasea jokatuko. 

Pentsatzekoa da asteburuan erregionaleko ligako jardunaldi guztiak bukatuta, maiatzaren 11n egingo direla igoera faseko zozketak, eta orduan jakingo du Etxarri Aranatzek nor izango duen arerio. Dakiten bakarra da joaneko partida maiatzaren 17an jokatuko dela, eta itzulikoa 24an. Etxarri Aranatzek, bosgarren multzoko lider izan zenez, bi aukera izango ditu.