Emakumezkoen 1. RFEF mailan 26. eta azken jardunaldia jokatu zen eta asko zegoen jokoan. Osasunak sailkapenean bigarren den Alaves hartu zuen, liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan Liga F-ra igotzea lortu zuen taldea. Osasunak igoera faserako sailkatzea zuen jokoan, eta Alavesek 1. RFEF liga irabaztea, Barça liderrak soilik bi puntuko aldea ateratzen ziolako. Beraz, tentsio handia izan zuen partidak.
Alavesekoak aurreratu ziren, 33. minutuan Elene Vilesek sartutako golari esker, baina Osasunak bigarren zati ederra egin zuen, intentsitate handiarekin jokatuta, eta 67. minutuan Claudia Jimenezek berdinketaren gola lortu zuen. Nafarrek markagailuari eutsi zioten, partida bana berdinduz, eta igoera postuetan sailkatuz.
1. RFEF mailako txapelduna Barcelona B izan da (58 puntu) eta bigarrena Alaves (56 puntu). Osasuna zazpigarren izan da (33 puntu).
Horrela, Valenciak, Villarrealek, Osasunak eta Alba Fundazioak jokatuko dute Liga F edo lehen mailara igotzeko play-offak. Finalerdietan Osasunaren arerioa Villarreal taldea izango da. Joaneko partida maiatzaren 10ean jokatuko da Taxoaren (16:00), eta itzulikoa maiatzaren 17an Villarrealen. Beste finalerdia Valenciak eta Alba Fundacionek jokatuko dute.