Nesken Osasuna talde nagusiak F Ligarako igoera faseko play-offetako lehen kanporaketako joaneko partida jokatu zuen maiatzaren 9an. Osasunak Villarreal hartu zuen Taxoaren, etxeko zaleen babesarekin. Partida oso borrokatuan, dena eman zuten Irati Igoa etxarriarrak eta bere taldekideek. 45. minutuan Villarrealek gola sartzea lortu zuen eta atsedenaldira abantailarekin joan zen. Lehiak bizi-bizi jarraitu zuen, baina Osasunak ez zion partidari buelta ematea lortzen. Egoera gehiago korapilatzeko 85. minutuan Villarrealek bigarren gola sartu zuen, baina gorritxoek ez zuten etsi eta 89. minutuan 2-1 hurbiltzea lortu zuten Claudia G.-k sartutako golari esker.
Gorritxoak itzuliko partidarako animatuta daude. “Gol bateko abantaila dute, baina partida irekia dago” azaldu dute. Osasunak erremontada bilatuko du maiatzaren 17an, igandea, 20:00etan, Villarrealen.