Larreñondo kaleko ibilgailuendako aparkalekuan bi auto elektriko kargatzeko poste bat jarri zituen Etxarri Aranazko Udala. Auto elektrikoa duen edozein gidarik karga dezake bere ibilgailua han. Eseki arduratu zen instalazioaz eta, horregatik, 8.727 euro kobratu zituen. Lana finantzatzeko udalak 4.488,84 euroko dirulaguntza izan zuen.

Karga puntua irailaren 4tik martxan dago. Hura erabili nahi duenak telefono mugikorrerako Zunder izeneko aplikazioa dohainik deskargatu behar du. Behin hura zabaldu ondoren, erabiltzaile kontua sortu beharko du gidariak. Hurrengo pausoa ordaintzeko modua zehaztea izanen da. Pauso horiek emanda, kargagailua aukeratzea eta autoa postera entxufatzea besterik ez da falta. Ordaindutakoaren zati bat Esekik jasotzen du, mantentze lanetarako (5 urtez), eta beste zati bat udalak.
Ibilgailu elektrikoen karga puntuak kudeatzeko hainbat aplikazio daude. Etxarri Aranatzen kargagailuan jarritako aplikazioa, estatuan ibilgailu elektrikoetarako karga ultra azkarreko operadore nagusia da eta Europan presentzia handia du.