Futbola

Irati Igoaren Osasuna, Liga F igoera fasetik kanpo

Guaixe 2026ko maiatzaren 18a

Igoera faseko lehen kanporaketako itzuliko partidan gorritxoek 3-1 galdu zuten Villarrealen kontra eta nesken lehen mailara igotzeko ametsari agur esan behar izan diote.

Nesken Osasuna A taldeak 1. RFEF mailan jarraituko du. Ez da Liga F edo lehen mailara igoko, igoera faseko lehen kanporaketan Villarrealen kontra galdu eta gero. Tamalez, gorritxoek agur esan behar izan diote lehen mailara igotzeko ametsari. 

Villarrealen kontra Taxoaren jokatutako joaneko partidan Villarrealek 1-2 hartu zuen mendean. Itzulera partida maiatzaren 17an jokatu zen, igandean, Villarrealen, eta partidari buelta emateko “oso gogotsu” zeudela azaldu zuten gorritxoek. Irati Igoa titular atera zen, eta partida guztia jokatu zuen. Gorritxoak gogoz saiatu ziren, dena eman zuten, baina, azkenean, horiak finagoak izan ziren eta 3-1 gailendu ziren, igoera fasean aurrera eginez.