Jubenilen bigarren mailako igoera fasean bigarren kanporaketari ekin dio Etxarri Aranatzek. Lagun Artea igoera fasetik kanpo utzi zuen Peña Azagresa du arerio Etxarrik. Joaneko partida maiatzaren 17an jokatu zen, Azagran. Bi taldeek lehia estua izan zuten. 27. minutuan Peña Azagresa aurreratu zen, eta lehen zatiko luzapenean Azagrakoen bigarren gola iritsi zen. Etxarri Aranatz partidari buelta ematen saiatu zen, baina ezin, eta 2-0 galduta itzuli ziren Etxarrira.
Itzuliko partida maiatzaren 24an, 17:00etan, jokatuko da Etxarri Aranazko San Donato zelaian. Ea etxarriarrek buelta ematen dioten.