Etxarri Aranazko Udalak hiri jarduketarako plan berezi bat tramitatzen ari da, kale Nagusiko 26. zenbakikoa, Gaiarrerena edo botika etxea hain zuzen ere. Legediari jarraituz, planaren parte hartze plana martxan jarri du udalak. Dokumentuaren edukia azaltzeko bilera ostiralean, maiatzaren 22an izanen da, 11:00etan, udaletxeko 2. solairuan.
Aldaketaren bidez sustatzaileak eraikinaren alineazio berria eta gehienezko altuera definitu nahi du. Hala, alinieazioa partzela barrura sartzea proposatzen da espaloia metro bat eta bi metro artean zabaltzeko. Eta eraikinaren altuera 7,6 metrora (raferaino) igotzea aurreikusi dute. Aldaketa horiek eginda, hamar etxebizitza egiteko aukera izanen litzateke, 6 atari batean eta lau beste batean. Etxebizitza bakoitzak bi ibilgailurendako garajea luke. Partzelak 716,94 metro karratuko azalera du.