Aizkora

Joan Goikoetxea, Izar Berriak finaletik kanpo

Guaixe 2026ko maiatzaren 22a

Ioan Goikoetxea eta Haritz Goenaga, lanean. NAHIA GOIKOETXEA

Haritz Goenagarekin osatu zuen bikotea, azken honek Jon Erdozia ordezkatu baitzuen.

Urnietak Izar Berriak Gazteen Binakako Aizkora Txapelketako hirugarren finalerdia hartu zuen. Ioan Goikoetxea Haritz Goenarekin aritu zen, azken honek Jon Erdozia ordezkatu zuelako, aitonaren heriotzagatik. Tamalez, bikotea finaletik kanpo geratu zen.Urnietako kanporaketan Igoin PIkabea eta Mikel Santesteban izan ziren azkarrenak (15:58), Jon Zaldua eta Joanes Izagirre "Ipiña" bigarrenak (17:32) eta Ian Goikoetxea eta Haritz Goena hirugarrenak (18:38). Lehen bi bikoak sailkatu ziren finalerdietarako. 

Finalak Hernanin jokatuko dira. Oier Mitxelena dugu sakandar bakarra, Izeta V.arekin.