Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du Danbolintxulo dermioan dauden udal igerilekuak ostiralean, maiatzaren 29an, arratsaldez, zabalduko direla. Uda sasoiak igerilekuak 10:00etatik 20:00etara egonen dira zabalik. Uda guztirako igerilekuaren erabiltzaile txartela atera nahi duenak campingetxarri.com/igerilekua/ webgunearen bidez egin beharko du.
Udalak hiru ohar zabaldu diru. Aurrena, igerilekuan sartzeko beharrezkoa da bainu-txanoa janztea. Hurrena, kanpinean ostatu hartuta ez daudenak eta igerilekura joaten direnak, goiko aparkalekuan utzi beharko dituzte ibilgailuak. Azkenik, udalak igerilekuan arduraz jokatzeko eta momentu oro igerilekuko arduradunek zehazten dituzten osasun eta segurtasun neurriak betetzeko deia egin du. Aldi berean, gogoratu dute igerilekuak aulki jasotzaile bat daukala mugikortasun murriztua duten pertsonendako.
Prezioak
Udarako txartela
Adina Etxarrin erroldatuak Erroldatuta ez daudenak
0-5 Dohainik 17,50
5-10 22 28
11-16 33,50 42
+ 17 56 65
Eguneko sarrera
0-5 Dohainik 1,70
5-10 2,50 2,90
11-16 3,50 4
+ 17 4,80 6
Asteburuak eta jaiegunak
0-5 Dohainik 1,70
5-10 2,50 4
11-16 4 5
+ 17 5,70 6,70
Jubilatuek nortasun agiria aurkeztu beharko dute sarrera dohainik izateko.