Maiatzaren 22an Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoi berrituak Nesken Nafarroako Foru Komunitateko Pilota eta Palako Txapelketetako jardunaldi paregabea hartu zuen.
Eliteko Eskuz Binakakoan bi partida zoragarri jokatu ziren Etxarri Aranatzen. Sagardui-Bergararen kontra aritu ziren Salsamendi-Mendizabal. Azken hauek hasieratik aldea ateratzen hasi, eta nagusitasun handiz 7-22 gailendu ziren. Bigarren partidan aldaketa egon zen. Ibarrola eta Mendiburu aritzekoak ziren, baina ezin izan zuten eta Etxegaraik eta Zabalak hartu zuten euren tokia. Oskoz eta Olatz Ruiz de Larramendi izan zituzten aurkari. Lehia oso estuan, Etxegarai-Zabala gailendu ziren, 22-16.
Gomazko paletan, bigarren mailako bi partida jokatu ziren Etxarri Aranatzen. Mendiburu-San Martin 20-18 gailendu ziren Erro-Iriarteren aurrean, partida oso estuan. Beste partidan Gure Pilotako Camposek eta Garmendiak ezin izan zuten etxean garaipena ospatu, 7-20 erori baitziren Pedroarenaren eta Nuinen aurrean.
Hurrena, Irurtzunen
Irurtzunek Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketako eliteko eskuzko partida hartuko du. Sagarduik eta Mendizabalek Ibarrola eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra jokatuko dute. Bi bikoak finalean egon nahi dute, eta horretarako garaipena ezinbestekoa da.