Txirrindulariak

Ekai Erdozia, Berako podiumean

Guaixe 2026ko maiatzaren 28a

Ekai Erdozia, sariarekin. ARALAR TXIRRINDULARITZA TALDEA

Sakana Group-Aralar taldeko etxarriarra bigarren izan zen XLVIII. Felix Errandonea Memorialean.

Juniorren mailako tropela Beran bildu zen maiatzaren 24an, Gure Txokoa Elkarteak antolatutako XLVIII. Felix Errandonea Memorialean (87,5 km). Bi portu zituzten aurretik, eta berotzarra. Horren isla, soilik hamasei txirrindularik despeditu zuten proba. 

Ihes egindako zazpikote bat iritsi zen batera helmugara, eta esprintean Joanes Olaizola (Zu eta Biok) gailendu zitzaion (2:20:45) Ekai Erdozia etxarriarrari (Sakana Group-Aralar). Minutu pasa sartu ziren gainontzeko txirrindulariak, talde txikietan. Top10ean beste bi txirrindulari sakandar sailkatu ziren, Manex Huarte (Sumelec Ermitagaña) bosgarren, eta Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) bederatzigarren.