Etxarri Aranatzek Uden Euskias aisialdi eskaintza hartuko du garagarrilaren 22tik garilaren 24ra. Haurrei zuzendutako eskaintza da, astegunetan 09:00etatik 13:00etara garatuko dena. Umeak begiraleekin dauden bitartean eginen dituzten jarduerak izanen dira: astero igerilekura joan, tailerrak (sukaldaritza, idunekoa, tatuakeak…), esku lanak, irteeraren bat eta jolasak. Izena emateko epea garagarrilaren 12ra arte dago zabalik. Horretarako 684 170 621 telefono zenbakira hots egin edo udenetxarrineuskias@gmail.com e-posta helbidera idatzi behar da. Matrikulak 90 euro balio ditu. Zalantzak argitu nahi dituenak bi bide horiek erabil ditzake.