Txirrindulariak

Ekai Erdozia txapeldun Galarren

Guaixe 2026ko ekainaren 8a

Ekai Erdozia, lasterketa buruan beste txirrindulariekin. @MER_ERMI

Sakana Group-Aralar taldeko etxarriarrak XXIII. Zendea Galarko Sari Nagusia-Miguel Uriz Oroimenezkoa irabazi zuen.

Ekai Erdozia etxarriarrak (Sakana Group-Aralar) junior mailako bere lehen garaipena lortu du, ekainaren 6an Galarren jokatutako XXIII. Zendea Galarko Sari Nagusia-Miguel Uriz Oroimenezkoan (78 km) gailendu eta gero. Erdozia aurretik bigarren izan zen Beran, eta, azkenean, iritsi da garaipena. Lasterketa primeran irakurri zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara (1:58:08), Conor Aranbururi (Zu eta Biok) 9 segundo aterata (1:58:17). 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) hamargarren sailkatu zen (1:58:40); Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 21. (1:59:38); Unai Gomez 23. (1:59:47); Urko Oiarbide (Sakana Group-Aralar) 24. (1:59:47); Unai Okariz (Quesos Albeniz) 34. (2:00:33); Oier Pagola (Quesos Albeniz) 36. (2:00:58); Javier Arenal (Sakana Group-Aralar) 38. (2:01:02); Unax Etxeberria (Sakana Group-Aralar) 39. (2:01:12); Alex Gonzalez (Sakana Group-Aralar) 48. (2:03:07) eta Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 52. (2:06:31).