Asteburua euskal festari emanda

Guaixe 2026ko ekainaren 8a

Hiru egunetan musika, jatekoa, dantza eta kirol probak izan dira, besteak beste. 

Artisau azoka eta talo dastaketarekin hasiera eman zitzaion Etxarri Aranazko Euskal Festari. Txalainak taldearen kontzertua itxi zuen ostiraleko egitaraua, garagarrilaren 5ekoa. Hurrengo egunean, Iñerexagubek kuadrilak antolatuta, Triatlonporrasen zazpigarren edizioa jokatu zen. Dantzariak, Etxarri Kantuz eta bazkaria izan ziren. Ordu txikiak arte iraun zuen parrandak. Azkeneko egunean, haurren bazkariaren ondoren Binakako Naparpellet lasterketa jokatu zen. Pailazoen emanaldiak itxi zuen egitaraua. 

Gazte asanbladak antolatu zuen eta Xapatero, Lekuona eta Derry tabernen eta udalaren laguntza izan zuen.