Kontratazioak egiteko, udalak aldaketa egin du

Guaixe 2026ko ekainaren 10a

Etxarri Aranazko udaletxea. ARTXIBOA

Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarrean utzitako eskumena bereganatu du. 

Etxarri Aranazko alkateak udalaren Tokiko Gobernu Batzarren esku utzi zituen hainbat eskumen. Horien artean zegoen kontratazioen ingurukoa. Zehazki: urteko kontratazioak, balio zenbatetsia 20.000 euro baino handiagoa (BEZa sartu gabe) ez bada, hornidura eta zerbitzu kontratuetan, eta 80.000 euro baino handiagoa (BEZa sartu gabe), obra kontratuetan, urte anitzeko kontratuak barne, baldin eta horien iraupena 4 urte baino handiagoa ez bada, eta, betiere, urteko zenbateko guztien zenbateko metatuak ez badu gainditzen adierazitako balio zenbatetsia.

Kontratazioak tramitatzeko prozedurak azkartze aldera, eta ez berandutzearren, alkateak erabaki du eskumen hori batzarrari kentzea. Nolanahi ere, hilean behin emanen zaio Tokiko Gobernu Batzarrari aurreko hilabetean egindako kontratazioen berri.