Etxarriko musika eskolak izena emateko epea zabaldu du

Guaixe 2026ko ekainaren 15a

Etxarriko udal musika eskolako ikasleen emanaldia. ARTXIBOA

Hilaren 26ra arte egin daiteke matrikula. Agorrilaren 19tik irailaren 2ra arte bigarren epea zabalduko da, baina orduan ez da plaza bermatuko. 

Etxarri Aranazko udal musika eskolak honako eskaintza izanen du heldu den ikasturtean: musika hizkuntza, pianoa, txistua, gitarra, biolina, zeharkako txirula, akordeoia, kantua, saxofoia, tronpeta eta bateria. Tronboia, bonbardinoa eta gitarra elektrikoa ikasteko ere aukera bada. Baita musika eskolako txistulari taldean, fanfarrean eta eskolanian parte hartzekoa ere. Beste talde batzuk sortzeko aukera ere badago. Izen ematea udaletxean edo etxarriaranatz.eus webgunean egin daiteke.