egitaraua

Egun handiak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2026ko ekainaren 12a

2025eko San Adrian eguna. ARTXIBOA

Ekainaren 13an, larunbata, San Kiriko eguna ospatuko dute etxarriarrek, eta 16an, asteartea, San Adrian. 

San Kiriko eta San Adrian egunak ospatuko dituzte etxarriarrek ekainaren 13an eta 16an, hurrenez hurren. Etxarri Aranazko Udalak hainbat ohar jakinarazi ditu egunotarako: alde batetik, berdintasun mezua zabaldu du, hau da, erromerien prestaketak etxeko andreen esku ez uztea, baita erasorik ez mezua zabaldu du ere. Festa egunetan alkoholaren kontsumo arduratsua egitea eta udalak ere ardoa banatuko duela gogoratu du. Bestetik, bazterrak ongi garbitzea eta hondakinak ongi sailkatzea eskatu du, eta San Adrianera ahalik eta kotxe gutxien eramatea eskatu du ere. Suaren kasuan "neurrian" egitea gomendatu du Etxarri Aranazko udalak. 

2026ko San Kiriko eguna

Ekainak 13 larunbata

18:25 Hitzordua, udaletxean.

18:45 Kalejira dantzariez lagundurik, udaletxetik Andra Marira.

19:00 Aurreskua eta merendua, Andra Marin.

20:30 Kintoen dantzakia eta kalejira herrira.

20:30 – 22:30 / 23:30 – 02:30 Biziraun erromeria, plazan.

2026ko San Adrian eguna

Ekainak 16 asteartea

09:00 Udalbatzaren kalejira, udaletxetik San Adrianera.

11:00 Fritada, San Adrianen.

12:00 Elizkizuna, elizak antolatuta.

13:0 Dantza taldearen dantzaldia, zelaigunean.

15:00 Bazkaria.

17:00 Txistularien erronda mahaiz mahai.

18:00 Kintoen dantzakia, zelaigunean.

19:00 Erromeria herrirantz.

20:30 – 21:30 / 22:30 – 01:30 Trikiteens taldea, plazan.