Eguerdiko mezaren ondoren, eliz atetik, apaizak herriko lurrak bedeinkatu zituen. Eguerdiari soinu banda jarri ziotenak Udal Musika Eskolako ikasleak izan ziren. Arratsaldean etxarriar ugarik bat egin zuten Andra Mari ermitaren bueltan. Guztiek eskertu zuten zuhaitzen itzala. Majo merendatu ondoren, kintoak dantzakia dantzatu zuten. Egonera ona zegoenez asko izan ziren berandura arte ermita inguruan gelditu ziren lagun taldeak, kontu kontari gehienak, kantaz batzuk. Plazako dantzaldiak gaua luzarazi zuen.