V. Naxera Erreinua Torneoko finalak jokatu dira. Elite mailan Aaron Arbizu etxarriarrak Gutierrezekin osatu zuen bikoa, eta torneoak iraun dituen 2 hilabeteetan lan bikaina egin ondoren, finalean 22-13 irabazi zieten Fernandezi eta Sotili, nagusitasun handiz. Aaron Arbizuk atzeko koadroak kontrolatu eta agintzen hasi zen, Gutierrezi lana izugarri erraztuz. Azkenean, garaipen sendoa lortu zuten, eta Naxerako txapela jantzi.