Garfe enpresako VII. Binakako Txapelketa apirilaren 4an hasi zen eta bi hilabeteko lehiaketa eta gero, ekainaren 13an despeditu zen, Logroñoko Adarragan jokatutako final handiarekin.
Guztira zortzi bikote lehiatu ziren, bi multzotan banatuta. A multzoan Iribarren-Bergera, Igoa-Cuairan, Victor-Oliden eta Uribe-Arbizu, eta B multzoan Labaka-Merino II, Fernandez-Iturriaga, Prado-Garmendia eta Canabal-Azpiroz.
Multzo bakoitzetik bikote bana sailkatu zen finalera. A multzotik, Josu Igoa etxarriarra eta Cuairan, eta B multzotik Prado eta Garmendia. Igandean Adarragan jokatutako final handian Igoak eta Cuairanek lortu zuten txapela, ederki kontrolatutako partidan Prado eta Garmendia 22-6 mendean hartuta.