Egun hauek mugimendu handikoak izaten ari dira Osasuna futbol klubean. Nesken talde nagusiari dagokionez, Nahia Azpiazu, Nora Sarriegi, Vanessa Rodriguez eta Claudia Riumallo baja izango dira. Nuria Rodriguezek eta Eunate Arraizak kontratua berritu dute, eta taldearekin oraindik kontratua indarrean duten hamasei futbolari daude, tartean Irati Igoa etxarriarra. Gainontzekoak Maria Mon, Maria Porto, Laura Teruel, Ainhoa Sanchez, Maria Mendaza, Maite Fernandez, Andrea Palacios, Saioa Larunbe, Leire Bronte, Marina Perez, Ana Urzainki, Saioa Etxarri, Adri Parada, Nora de Torres eta Claudia Jimenez.
Osasuna talde nagusiak entrenatzaile berria izango du, Roberto Perez.