Udalak zerbitzu anitzetako enplegatu plaza bete du

Guaixe

Etxarri Aranazko armarria udalaren autoko atean eta udaletxea. ARTXIBOA

Hautaketa proban puntuazio handiena lortu zuenak uko egin zion plazari eta bigarrena gelditu zenak eskuratuko du lanpostua.

Etxarri Aranazko Udalak oposizio lehiaketa deitu zuen zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat betetzeko, errelebo kontratuaren modalitatean betetzeko dena. Hautaprobak despedituta, eta ikusita puntuazio handiena lortu zuen pertsonak plazari uko egin diola, udalak bigarren gelditu zen David Fernandez Sayavera proposatu du lanpostua betetzeko. Eta hari eskatu dio 30 eguneko epean beharrezko agiriak aurkez ditzala udaletxean.