Ekainaren 28a ez zen bezperetako tenperatura handiekin esnatu eta XII. Triku Trailen hasieran euri pixka bat egin zuen, Etxarri Aranazko Kanpinean bildutakoen gozamenerako. Guztira 459 mendi korrikalari zeuden izena emanda, 174 ibilbide luzean (21 km, 1.269 m+) eta 285 ibilbide laburrean (10 km, 524 m+). Nabarmenena emakumeen eta sakandarren parte hartzea izan zen, orain arteko handiena.
Korrikalarien %32 emakumezkoak ziren. Halaber, 126 korrikalari sakandarrak ziren, horietatik 53 etxarriarrak (ikus sailkapena 14. orrian). 2024an ibilbide motza antolatzen hasteak zerikusi handia du horretan. Euskal Herriko Kopak hala eskatzen zuen, kategoria txikietarako, baina emakume eta sakandar gehiago animatu ditu, antolatzaileen poztasunerako.
Hezetasuna izan zen probaren ezaugarri nagusia. Basora sartuta, ikaragarrizkoa zen. Ibilbide motzean Iñigo Lasarte lekunberriarra izan zen txapelduna (48:38). Tarte polita atera zien Iskander Agirrebeitiari (50:21) eta Asier Gutierrezi (52:03). Laugarrena Aitor Martiarena irurtzundarra izan zen, lehen sakandarra (53:01). Nabarmentzekoa, Ekhi Guirado altsasuarra. Zortzigarren iritsi zen (54:01), kadeteen mailan bigarrena.
Nesketan Jone Igoa beratarra izan zen txapelduna (1:01:23), Garazi Artolaren (1:02:18) eta Guratz Azpirozen (1:02:19) aurretik. Eneritz Karasatorre etxarriarra laugarren izan zen, lehen sakandarra (1:02:46).
Legorbururen bigarrena Sakanan
Luzean 33 urteko Iraitz Legorburu getariarra gailendu zen (1:49:59), duela hilabete Lakuntza Aralarren irabazle izan zena. "Nire erritmora atera naiz, eta bigarren kilometrorako bakarrik nengoen. Lizarrustiraino proba kontrolatu dut; han ikusi dut 40 segundora zetozela, igoeran estutu dut eta tarte gehiago zabaltzea lortu dut". Bigarren Ion Artetxe izan zen (1:53:22) eta hirugarren Ibon Odriozola (1:53:42). Asier Estarriaga etxarriarra hamaikagarren sailkatu zen, lehen sakandarra (2:06:11).
Nesketan Nora Narbaiza 28 urteko zaldibarra izan zen txapelduna (2:16:20). "Tiratzen hasi naiz eta bakarrik geratu naiz. Eta nire erritmora jarraitu dut". Adirane Peñagarikano bigarren (2:21:15) eta Kiara Angulo hirugarren (2:23:51) sartu ziren. Aizea Beraza uhartearra izan zen lehen sakandarra, eta lehen beteranoa (2:28:38), eta Raquel Sanchez lehen etxarriarra (2:54:19).
Sakandarrak XII. Triku Trailen
Luzea (21 km)
Gizonak
1. Iraitz Legorburu 1:49:59
11. Asier Estarriaga 2:06:11
16. Iraitz Berastegi 2:08:54
19. Joseba Galarza 2:09:56
21. Iraitz Goñi 2:10:53
24. Jon Mendia 2:14:19
26. Andoni Goikoetxea 2:15:45
35. Iosu Urriza 2:21:39
36. Joxeja Maiza 2:22:22
44. Asier Amiama 2:25:20
47. Iker Eraso 2:26:06
56. Ibon Ubeda 2:33:50
57. Carlos Mañeru 2:34:29
65. Roberto Ziordia 2:39:08
66. Kevin Rai Sanchez 2:39:45
67. Juan Garziandia 2:40:22
68. Adrian Claver 2:40:22
71. Amaiur Martinez 2:41:52
75. Alfredo Estrada 2:47:11
84. Xabier Igoa 2:52:22
89. Sergio Sanca 2:58:21
95. Andoni Barrena 3:01:49
98. Javier Beloki 3:05:44
101. Jonatan Rodriguez 3:08:28
106. Asier Larrion 3:12:09
107. Ricardo Palacios 3:12:45
109. Joxema Leitza 3:15:10
132. Miguel Navarro 3:39:03
Emakumeak
28. Nora Narbaiza 2:16:20
51. Aizea Beraza 2:28:28
86. Raquel Sanchez 2:54:19
97. Leire Maiza 3:04:22
100. Leire Mujika 3:08:02
116. Amaia Arangiz 3:22:18
117. Oihana Ganuza 3:26:58
133. Naiara Navarro 3:39:03
*Ane Escalak ezin izan zuen proba bukatu
Txikia (10 km)
Gizonak
1. Iñigo Lasarte 48:38
4. Aitor Martiarena 53:01
6. Jon Gil 53:23
8. Ekhi Guirado 54:01
16. Ekain Alegre 57:31
21. Odei Juango 58:55
32. Asier Etxeberria 1:01:19
37. Jon Orella 1:01:50
38. Javier Larrea 1:01:57
41. Ibai Perez 1:02:20
44. Patxi Arakama 1:03:28
46. Luken Goikoetxea 1:03:33
50. Josu Gilen Hualde 1:04:12
51. Asier Somocurcio 1:04:19
54. Joanes Mikeo 1:04:46
58. Gorka Rubio 1:05:15
61. Amaiur Arratibel 1:05:30
63. Ibai Arrese 1:05:41
78. Mikel Rodriguez 1:07:39
80. Unai Artieda 1:08:05
83. Ander Amezgarai 1:08:32
109. Adei Agirre 1:12:55
110. Joseba Ortigosa 1:13:02
114. Eneko Lazkoz 1:13:53
123. Mikel Senar 1:15:11
125. Andoni Agirre 1:15:27
135. Alvaro Paniagua 1:15:58
141. David Caballe 1:16:45
143. Ibai Irigoien 1:17:23
146. Beñat Gomez 1:17:37
150. Andoni Azanza 1:17:49
152. Iker Alustiza 1:18:03
160. Mikel Maiza 1:18:56
155. Aratz Mendoza 1:18:14
160. Mikel Maiza 1:18:56
169. Hodei Lakuntza 1:20:22
190. Andres Etxeberria 1:29:09
200. Iñigo Orella 1:33:03
Emakumeak
33. Jone Igoa 1:01:23
42. Eneritz Karasatorre 1:02:46
65. Nerea Unanua Oiarbide 1:05:49
81. Marina Zabala 1:08:09
90. Aitziber Etxeberria 1:10:20
108. Uxue Etxeberria 1:12:48
120. Nekane Villarroel 1:14:58
122. Maria Goikoetxea 1:15:11
124. Nerea Viñas 1:15:26
128. Lorea Arraiza 1:15:36
129. Sarabe Arakama 1:15:36
137. Miren Rabaz 1:16:10
140. Andrea Razkin 1:16:45
148. Jaione Loban 1:17:49
153. Marian Razkin 1:18:05
156. Ane Rubio 1:18:22
157. Nagore Azanza 1:18:22
159. Aitziber Agirre 1:18:44
165. Garazi Artieda 1:19:16
166. Maite Duran 1:19:20
168. Sihets Agirre 1:20:01
171. Edurne Rivera 1:21:12
173. Silvia Rodriguez 1:22:25
174. Ainhoa Santano 1:22:39
177. Maddi Berastegi 1:24:24
196. Irati Flores 1:32:13
197. Maialen Maiza 1:32:13
207. Irati Lakuntza 1:35:34
210. Soraida Sanca 1:40:19