Kontzertuak eta zinema Etxarri Aranatzen

Guaixe 2026ko uztailaren 2a

Kontzertu bat Etxarri Aranazko plazan. ARTXIBOA

Etxarri Aranazko Kultura zerbitzuak uztailerako zenbait ekimen antolatu ditu.

Etxarri Aranazko Udalak, Lizarragabengoako festetan Andoni Ollokiegiren kontzertua eta Halako Ezpala konpainiaren Motxila ikuskizuna antolatu ditu, uztailaren 3tik 5era ospatuko dira festak. Bestetik, uztailaren 20an, 22:00etan, ikastolako patioan, zinema kalean edizio berri bat izanen da, Minecraft film bat pelikularekin. Norberak bere eserlekua eraman behar dutela gogoratu dute anotolakuntzatik. 24an Kultur programaren kontzertua izanen da; Virenque taldearen kontzertua. Ekainean ere kultur emanaldiak izan ziren, besteak beste, Haize Txikiak banda kontzertua eman zuen ekainaren 28an.