Futbola

Udako Futbol 7 Txapelketa Etxarri Aranatzen

Guaixe 2026ko uztailaren 3a

Udako Futbol 7 torneoa San Donato zelaian jokatuko da.

Uztailaren 25ean, larunbata, San Donato futbol zelaian jokatuko da, eta 2010etik gorakoek eman dezakete izena. 

Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak Udako Futbol 7 Txapelketa antolatu du uztailaren 25ean, larunbata, San Donato Futbol Zelaian. 2010etik gorakoek eman dezakete izena, hauek barne. Talde bakoitzak gehienez zazpi eta hamabost jokalarien arteko plantilla izan dezake, eta izena ematea, taldeko, 150 eurokoa izango da. Etxarri Aranatz klubetik azaldu dutenez, jokalari guztiak aseguratuta egonen dira. 

Sariak handiak izango dira: talde txapeldunak 800 euro jasoko ditu, bigarrenak 400 euro eta hirugarrenak bertako produktuak. Izena ematea zabalik dago Etxarri Aranatz Kirol Elkarteko sare sozialetan dagoen QR Kodea eskaneatu eta bertan sartuta.