Kalaska kooperatibak berak kudeatzen duen hiltegian eta zatitze gelan lan egiteko langile bat kontratatu nahi du. Interesa duten pertsonek haien curriculumak mataderosakana@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidal dezakete.
Kalaskak eskaintzen du 6 hilabeteko behin-behineko kontratua, hasteko. Lanaldi partziala, astean 20 ordu ingurukoa. Lana antolatzeko autonomia eta malgutasuna. Kooperatiba berritzaile eta dinamiko batean lan egiteko aukera. Hasierako prestakuntza eta lanpostuan bertan ikasteko aukera. Proiektua hazten doan heinean eta beharren arabera, kontratua luzatzeko edo lanaldia handitzeko aukera.
Kooperatibatik jakinarazi dutenez, da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea; motibazioa, konpromisoa eta ikasteko gogoa baloratuko dira. Kalaskak hasierako prestakuntza eskainiko du, baita lanpostuan bertan ikasteko aukera ere.
Kooperatiba tokiko abeltzain txikiei laguntzeko eta bertako haragiaren salmenta zuzena sustatzeko sortu zen. Bere jardueraren bidez, Kalaskak tokiko elikadura-sistema jasangarriago, bidezkoago eta lurraldeari lotuago baten alde egiten du lan.