Futbola

Etxarriko San Donato kirol eremua itxita dagoenean bertan ez sartzea eskatu dute

Guaixe 2026ko uztailaren 7a

San Donato futbol zelaia.

Futbol zelaia behar bezala zaintzeko egin dute eskakizuna

Etxarri Aranatz Kirol Elkarteko zuzendaritza batzordeak oharra zabaldu du: kirol eremua itxita dagoen ordutegian, ezingo dela futbol zelaian sartu ezta entrenatu edo jokatzea ere. Hartutako erabakia futbol zelai berritua zaintzeko hartu dute. “Araua errespetatzea ezinbestekoa da futbol zelaia behar bezala zaindu eta kontserbatzeko” nabarmendu du zuzendaritzak.