Ura arduraz erabiltzeko premiazko deia egin du udalak

Guaixe 2026ko uztailaren 10a

Etxarri Aranazko iturria eta jendea tabernetako terrazetan. ARTXIBOA

Biltegian ur gutxi dagoela gaztigatu du. 

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, ur biltegian ur gutxi dago. Horregatik udalak etxarriarrei eskatu die bakarrik beharrezkoa den ura erabiltzeko hurrengo egunetan. Udalak zehazki eskatu du lorategiak ez ureztatzeko eta kale eta kotxeak garbitzeko urik ez erabiltzea.