1000 GUAIXE

"Euskaraz egiten den zerbait da, eta gustura irakurtzen dena"

Erkuden Ruiz Barroso 2026ko uztailaren 13a

Unai Artieda etxarriarra.

Unai Artieda, 100. zenbakian bertsoa 

1. Zer datorkizu argazkia ikusita?
Ez dakit, gazte garaikoa... Ez dut gogoratzen noiz egin nuen bertso hau, baina irakurrita suposatzen dut proposatu zidatela bertsolaritzaren inguruko bertsoren bat egitea; jende berria animatzeko eta bertsolaritza modu positibo batetik ikusteko. Pentsatzen dut jende berria bertso eskolara animatzeko bertso bat izango zela. 

2. Guaixen atera zinela bazenekien. Zerbait esan zizuten? Noizbait zerbait esan dizute?
Bertso honekin atera nintzela, egia esan, ez. Bestela, beste txapelketaren batekin badakit klaseko batekin, Markelekin, atera ginela bere garaian. Baina bertso hau, ez nekien. 

3. Zer suposatu du Guaixek zuretzat.
Egia esan, astero buelta bat ematen diot. Ostegunetan iristen da etxera eta buelta bat ematen diot. Inguruko berriak jasotzeko erraminta polita da. Euskaraz egiten den zerbait, eta gustura irakurtzen dena. 

4. Ondoren noizbait gehiago Guaixen atera zara? Zergatik?
Bai, gehiagotan bai atera naiz. Nik uste gehienetan bertsoaren inguruan izan dela; pilotan ere aritu nintzen baina oso ona ez nintzen, eta bestele ere bai Triku Traileko lasterketan atera nintzen azkenekoan, baina nahiko posizio txarrean, atzean, geratu nintzen. 

5. Nola ikusten duzu Guaixe etorkizunean?
Ongi ikusten dut. Bailaran behar da horrelako astekari bat zer gertatzen den jakiteko. Askotan ere agendari buelta bat ematen diot. Orduan, modu positiboan ikusten dut; uste dut interesgarria dela bailarendako.