Txirrindularitza

Aralar klubak txirrindularitza ikastaroa antolatu du Etxarri Aranatzen

Maider Betelu Ganboa 2026ko uztailaren 16a

Sakana Group Aralar Txirrindularitza Klubeko txirrindulariak. ARALAR T.T.

7-14 urte arteko neska-mutilei zuzendua dago eta uztailaren 21ean izango da, plazan. 

Aralar Txirrindularitza Taldeak txirrindularitza sustatu nahi du gaztetxoenen artean. Horrela, uztailaren 21ean, asteartea, 10:00etatik aurrera Etxarri Aranazko plazan txirrindularitza ikastaroa prestatu du 7 eta 14 urte arteko neska-mutilendako. Bertan, ginkanak egiteko aukera izango da eta bizikletak probatzeko aukera. Interesatuek kaskoa eraman beharko dute.