Futbola

Adrian Jaka, ilusio handiz Lactugola lortzera

Maider Betelu Ganboa 2026ko abuztuaren 31

Adrian Jaka, Etxarri Aranatz Kirol Elkarteko San Donato futbol zelaian. UTZITAKOA

Osasunak Getaferen kontra Sadarren jokatuko duen partidaren atsedenaldian Lactugol erronka du aurretik futbolari etxarriarrak.

Osasunak Sadarren jokatzen dituen partiden atsedenaldian Lactugol erronka jokatzen da. Ez da erronka erraza. Futbolaria Sadar estadioaren zelai erdian jokatu, eta iparraldeko harmailetako atera jaurti behar du, baloiak boterik eman gabe. Gola sartuz gero, 150 euro irabaz ditzake. Baloiak lehenago botea egiten badu edo atera sartzen ez bada, ez da baliogarria izango. 18 urtetik gorakoek parte har dezakete, edo Osasunarekin hitzarmena duten klubetako futbolariek, zozketa bidez. 

Etxarri Aranazko Adrian Jaka jokalariak gaur, abuztuaren 31n Osasunak eta Getafek jokatuko duten partidako atsedenaldian parte hartuko du Lactugol erronkan, ilusio handiz. “Etxarri Aranatz klubetik esan zigutenean Lactugolean parte hartuko genuela, kide guztien artean lehiaketatxo bat egin genuen eta nik neuk irabazi nuen. Horregatik, ilusio handiz Lactugola jaurtikiko dut Sadarren. Urte asko daramatzat Osasuna Sadarren ikusten eta Lactugola ikusten, eta aurten ni horietako bat izatea ilusio handia da. Egun ahaztezina izango da”.