Udalak ikastaro eskaintzaren berri eman du

Guaixe

Emakumezkoak Zugarretatik plazarantz jaisten. ARTXIBOA

Izena emateko epea irailaren 11n despedituko da.

Etxarri Aranazko Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu eta horietan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Etxarri Aranazko Udalaren ikastaro eskaintza honakoa da: yoga, soinketa lasaia, tonifikazioa, pilates, zirku tailerra, dantza, kognizio estimulazioa, berrerabiltzearen artea eta joskintza, euskara eta mintzakide taldeak. Izena eman nahi duenak etxarriaranatz.eus webgunearen bidez edo udaletxean egin dezake. Azken horretatik 10:00etatik 14:00etara pasa behar da astegunetan. Bestela, 948 460 004 telefono zenbakira hots egin edo erregistroa@etxarriaranatz.eus e-posta helbidera idatzi daiteke. Izena emateko inprimakian eskatzen diren datu guztiak bete beharko dira.

Udalak jakinarazi duenez, onartuen zerrendak irailaren 17an jakinaraziko dituzte, eta ikastaroak lastailaren 5ko astean hasiko dira. Udalaren eskaintzari buruzko informazioa web orrian dago.