Futbola

Etxarri Aranatz-en futbol denboraldi aurkezpena

Guaixe

San Donato futbol zelaiak hartuko du 2026/2027ko taldeen mustutzea.

Etxarri Aranatz klubeko futbol talde guztien aurkezpena irailaren 5ean izango da, San Donato zelaian.

Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak 2026/2027ko denboraldi hasierako festa egingo du irailaren 5ean, larunbata, San Donato zelaian. 11:00etan klubeko futbol talde guztien aurkezpena egingo da, eta 12:00etan Etxarri erregional futbol taldearen eta beteranoen arteko partida. Atsedenaldirako bingoa prestatu dute.