Astekaria

Mikel Uncillaren hirugarrena Sopelan

Maider Betelu Ganboa

Mikel Uncilla, Sopelako helmugan. RURAL KUTXA-ALEA

Rural Kutxa-Aleako amateur etxarriarraren denboraldia oso erregularra izaten ari da.

Abuztuaren 8an afizionatuen Lehendakari Txapelketarako baliagarria den Sopelako Udalaren XII. Saria jokatu zen (114,6 km). Rural Kutxa-Aleako Mikel Uncillak lasterketa bikaina egin zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara, denboraldiko hirugarren garaipena lortuta. Etxarriarra sasoi betean dago.