Etxarri Aranazko Udalak musika eskolarako premiazko lan-poltsa bat sortu nahi du, zehazki, aldi baterako eta lanaldi partzialeko gitarra irakasleak kontratatzeko premiazko lan-poltsa izanen da. Deialdian interesa duenak bere eskabidea eta dagozkion agiriak udaletxeko bulegoan edo erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dituzte. Horretarako epea irailaren 10ean despedituko da. Deialdiari buruzko informazioa etxarriaranatz.eus webgunean dago.