Irailaren 5ean, goizean eta eguzkiak gogor jotzen zuela Etxarri Aranatz Kirol Elkarteak 2026/2027 denboraldiko dituen futbol taldeak aurkeztu zituen. 11 talde dira guztira, iaz baino bat gehiago, horietatik hiru talde neskenak. Banaka-banaka taldeak zelaira atera eta talde argazkia egin zuten, bukaeran guztiek bat egin eta talde argazki erraldoia egiteko. Haiei Etxarri Aranazko beteranoak gehitu zitzaizkien. Izan ere, bildutakoek auzate ederraz gozatzen zuten bitartean, aurkezpen festa Etxarri Aranatz preferente erregionalaren eta Etxarriko beteranoen arteko partida batekin despeditu baitzen.