Atletismoa

Axi Estarriaga bigarren Artikan

Guaixe

Axi Estarriaga, lehen postuetan. OSKAR MONTERO

IX. Artika Herri Lasterketan 126 korrikalarik hartu zuten parte

Irailaren 6an IX. Artika Herri Lasterketa jokatu zen. Urtetik urtera gora doa parte hartzea eta aurtengo edizioan 126 korrikalarik hartu zuten parte. 7,4 kilometroko proban ziztu bizian aritu ziren korrikalariak. Gizonezkoetan Hiru Herriko Aimar Domeñok primerako lana egin zuen eta aise gailendu zen (24:11), bere taldekide Axi Estarriaga etxarriarrari 54 segundo aterata (25:05). 

Emakumezkoetan Maria Velazquez, hain zuzen ere Nafarroako Atletismo Federazioko presidentea, izan zen azkarrena (29:29), Beatriz Irisoren (32:07) aurretik.