Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak antolatuta, Etxarri Aranazko plazak bosgarren munduko arrozak ekimena hartu zuen. Zazpi mahaitan aritu ziren jakiak prestatzen. Batean Venezuelako arroz txinoa prestatu zuten. Bestean Portugalgo mariskoko arroz saldatsua. Ganbiako sukaldaritzako plater bat dastatzeko aukera pasa zen. Andra Mari Ikastola eta Honduras mahaian ere sukaldariak lanean aritu ziren. Kolonbiar sukaldaritza ezagutzeko aukera ere izan zuten plazatik pasa zirenak. Oilazko bularkiarekin prestatutako arroz Angolarra ere izan zen dastatzeko aukera. Azkenik, Sakana Harrera Haranako kideek hegaluzea tomatearekin prestatu zuten.
Sukaldariak jatekoak prestatzen ari ziren bitartean hainbat etxarriar gerturatu ziren errezeten berri jasotzeko. Keinu horrek berak sukaldarien lana erraztu zuen. Jatekoak prestatu ondoren, haiek dastatzeko aukera izan zuten etxarriarrek. Plazan jendez bete zen orduan. Dastaketa despedituta, Munduko Arrozen ekimeneko sukaldari guztiek elkarrekin bazkaldu zuten.