Ur gutxi dago deposituan

Guaixe

Iturria urik gabe. ARTXIBOA

Egoera "oso larria" dela jakinarazi du udalak.

Etxarri Aranazko Udalak azaldu duenez, "ur biltegian ez dago urik. Horregatik, herritarrei ur kontsumoa murrizteko" eskatu die udalak. Udal agintariek gaztigatu dutenez, egoera "oso larria" da. Beraz, beharrezkoa den ura besterik ez erabiltzeko eskatu da. Lorategiak ez ureztatzeko eta kale eta kotxeak garbitzeko urik ez erabiltzea dira har daitezkeen neurrietako batzuk.