Sutea dermioan

Guaixe

Bidearen eskuineko aldean piztu zen. ARTXIBOA

Suhiltzaileek itzaltzea lortu zuten. 

Etxarri Aranazko nekazaritza poligonoan, Zierbide dermioan, sutea piztu zen ostegunean, irailak 24. Sua 12:22an piztu zen, eta belarra eta zenbait zuhaitz erre zituen. Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan ziren sua itzaltzera. Helburua lortuta, bi suhiltzaile gelditu ziren badaezpada ere. Foruzaingoko patruila bat ere joan zen sutearen tokira.