Mendi lasterketak

Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorria martxan

Guaixe

ARTXIBOA. 

Urriaren 4an, igandea, Etxarriko ferietan jokatuko da mendi lasterketa. Urriaren 2ra arte eman daiteke izena. 

Etxarri Aranazko feriekin batera, urriaren 4an, igandean, 51. Mendira Joan Etorria mendi lasterketa jokatuko da 11:00etatik aurrera. Udaberri elkarteak zenbait babesle eta laguntzailerekin antolatu du proba. Etxarriko plazatik Bargako mendi puntara igo eta jaisten da lasterketa (10 km, 570 m+). Izena ematea zabalik dago urriaren 2ko iluntzera arte Kronoak webgunean. 9:30etik aurrera banatuko dituzte dortsalak.