Futbola

Irati Igoaren golari esker Osasuna Kopako final hamaseirenetan dago

Guaixe

Irati Igoak pozarren ospatu zuen garaipenaren gola. C.A. OSASUNA

Huescari 0-1 irabazita Kopan aurrera egin dute gorritxoek.

Irailaren 29an Erregina Kopako kanporaketa jokatu zuten Osasunak eta Huescak, Aragoiko Futbol zelaian. Lehia biziko partida estuan, ofizioari esker gailendu ziren txuri kolorearekin jokatu zuten gorritxoak. Irati Igoak bigarren zatiko 68. minutuan sartutako gol bikainak eta luzapenean Osasunako Nuria Rodriguez atezainak egindako geldiketa ikusgarriak erabaki zuten norgehiagoka. Horrela, Osasunak aurrera egin du Kopan eta final hamaseirenetara sailkatu da.