Irailaren 27an jokatutako Uharte Iruñeko Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako finalean, lehiatu ziren bost finalistek bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar izan zituzten. Joxean Etxeberria (20:20) eta Julen Urrutia (22:46) izan ziren azkarrenak, eta lehen mailara igo dira. Jon Erdozia hirugarren izan zen (23:23) eta Aritz Oiarbide bosgarren (32:25).