Joanes Bakaikoa etxarriarrak aurrera egin du B Serieko Lau eta Erdian. Urriaren 9an Atarrabian jokatutako final zortzirenetan aurrelari etxarriarrak Alberdi II.a izan zuen aurkari, eta partida oso borrokatu eta lehiatuan, 22-17 gailendu zen, txapelketan aurrera eginez.
Joanes Bakaikoa kaiolan espezialista handia da, promozioko Lau eta Erdiko hiru txapela baititu. Final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian maiatzaren 18an jokatuko du etxarriarrak, Gasteizko Ogetan. Bere aurkaria gaur, urriak 12, Eskirozek eta Apezetxea II.ak Beotibarren jokatuko duten final zortzirenetatik aterako da.