Hauteskundeen Erregimen Orokorrari buruzko legeari jarraituz, 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeetako hautesle-zerrendak jendaurrean daude lastailaren 12tik 19ra. Aipatutako epearen barneko lanegunetan hauteskunde erroldako zerrendak ikusgai egonen dira Etxarri Aranazko udaletxean, 10:00etatik 14:00era. Era berean, interesatuek aukera izanen dute horietan sartu edo ateratzeko erreklamazioak egiteko ere.
Bestela, telematikoki kontsulta daitezke zerrendak Cl@ve sistemaren edo ziurtagiri elektronikoaren bidez, helbide honetan: INE - Sede Electrónica - consulta de inscripción en el Censo Electoral.