Hauteskunde orokorrak 2026

Maiz izanen da EH Bilduko zerrendaburua

Guaixe

Eneka Maiz Ulaiar parlamentuan hizlari. NAFARROAKO PARLAMENTUA

Etxarriarrak Bel Pozueta Fernandezen lekukoa hartu du hautagaitzan.

EH Bilduk ezagutzera ematen ditu Espainiako Kongresu eta Senaturako azaroaren 29ko hauteskundeetako Nafarroako hautagaitzak. Kongresurako zerrendaburua Eneka Maiz Ulaiar da. Etxarriarra gaur egun Nafarroako Parlamentuko parlamentaria da. Legegintzaldiarekin batera, 2023an, hartu zuen ardura hori. Aurretik Etxarri Aranazko alkatea izan zen, 2015 eta 2019 urteen artean. Nafarroako Hezkuntza Kontseiluko eta Euskararen Nafar Kontseiluko kidea da, eta ikerketa soziolinguistikoari, hezkuntzari eta euskalduntzeari estuki lotutako ibilbide profesionala eta militantea garatu du urteotan, bai haurren artean eta baita helduen artean ere.

Koalizio subiranistak adierazi duenez, "hautagaitzen parte diren pertsona guztiek bete-betean partekatzen eta ordezkatzen dute Euskal Herria Bilduren proiektu kolektiboa. Bloke erreakzionarioari partida irabazteko eta herritarren eskubide eta askatasunetan aurrera egiten jarraitzeko asmoarekin aurkeztu da EH Bildu hauteskunde erabakigarri hauetara".