Etxarri Aranazko Udalak administrari laguntzaile bat aldi baterako kontratatzeko premiazko deia egin du. Udalak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez administrari laguntzaileen lan poltsa sortu nahi du sor daitezkeen beharrak betetzeko. Hautapen prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek eskabidea Etxarri Aranazko udaleko erregistroan aurrez aurre edo elektronikoki aurkeztu beharko du. Epea lastailaren 22an, ostegunean, despedituko da. Deialdiari buruzko informazioa etxarriaranatz.eus webgunean dago.