Nafarroako Gobernuak herriz herri dabilen herritarren arretarako bulego mugikorra du. Doako zerbitzua da, aurretiko hitzordurik gabe erabil daitekeena. Bulego mugikor horretan foru administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa ematen dute. Horretaz aparte, erregistro funtzioa ere badu, eta, beraz, edozein administraziora bidali nahi den dokumentazioa bulego horretatik bidaltzeko aukera izanen da. Aldi berean, bulegariek nortasun digitala sortzen eta erabiltzen lagunduko dute. Baita Internet bidezko kudeaketak egiten lagundu ere. Bulegariek, gainera, Nafarroako Gobernuari buruzko kexak eta iradokizunak jaso eta bidaliko dituzte. Arreta euskaraz edo gaztelaniaz da.
Herritarren arretarako bulego mugikorra Etxarri Aranazko Larrañeta kalean egonen da kokatuta. Jendaurreko arreta 09:15etik 13:45era izanen da. Gainera, etxebizitzari buruzko argibideak emanen dituzte lastailaren 28an, asteazkenean.