Zumurdiñeta industrialdeko enpresa batean lan istripua izan zen atzo, lastailak 22, 09:45 aldera. 62 urteko gizonezko bat kamioi baten plataformatik erori zen, bi metro inguruko altueratik. Buruan kolpea hartu zuen. Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua, erizaina eta foruzainak joan ziren ezbeharraren tokira. Gizonezkoak garezurreko traumatismoa zuen eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, pronostiko erreserbatua zen.