Uraren urteko lehen ordainagiria pagatzeko garaia

Guaixe

Andra Mari ermita ondoko iturria. ARTXIBOA

Urteko aurreneko erdiari dagokiona ordaindu behar da. 

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, urtearen lehen erdian egindako ur kontsumoagatik ordaintzeko garaia iritsi dela. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei beraien kontu korrontean dagokien kopurua kargatuko diete azaroaren 26an. Udalak jakinarazi duenez, helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna azaroaren 19a izanen da. 

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak herriko banku edo kutxaren udalaren kontu korrontean diru sarrera eginez pagatu beharko dira. Ordaintzeko borondatezko epea aurtengo azaroaren 26an despedituko da. Aipatu epe hori pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko direla, kobratzea premiamendu-bidetik egiteko, dagokion errekargua gehituta.